XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jo eiguzu zerbait, negarrez datorren umetxo au ixildu daiten ak barriro.

Txomintxok Itziartxok bardin, era askotara on egin daukegula-ta, Aldape'ko sagarraren adarraren puntan jo dautse, Itziartxok ederto abesturik.

Amenean ixildu da umetxoa, irribarre gozoa ezpan ertzean loratzen yakola.

- Nungoak zarie zuok? itandu dautse Maxinek.

- Zornotzarrak! erantzun dabe guztiak, autsez eperdi, motroilloan.

Eta, beingoan, bultzia artzeko joranez, danak artu dabe arako bidea.

- Or gaiñean etxe bat Txomintxok Maxin'i; iñor bizi ete da bertan?.

- Ugarte au, ots, Txatxarramendi, ezkutuzko ipuin eta istoriz beterik daukazue, gazteak.

Urte askotxo dirala, esatea danez, Mundaka'ko taberneru bati erosi ei eutsan Irigoien abizeneko batek, zaragi ardo bategaitik erosi be; gero Pedro Paskual Gandarias'ek erosi eban.

Leenago karea ateraten zan berton: ondiño be ba-dira emen kare-zulo bi ikatzez beteak.

- Eta geroago? Txomintxok, jakin-miñetan.

- Geroago txalet eder bat eregi eben ortxe zugatz artean.

Urteen irauliz otel biurturik, oraintsu arte ospe aundikoa izan da.

Iñoiz Alfonso XIII'garrena, Espaiña'ko erregea be, egon zan berton, bere jarraigoko ta guzti, bazkaltzen.

Jauregi au aundia zan, aukera guztikoa; saloi eder bat eukan erdian, zabala aillegiñan, milla laguneraiño artzen ebazana.

Umore edo sekeriarentzat onak ziran baiñuak artzen ziran berton.

Sekulako tokian sekulako etxea!.

1947'an, alan be, bea jo eragin yakon etxe orri, beste ederrago bat bertan jasoteko asmuz.

Baiña asmoa zana asmotan geratu zan, antza.

Maxin'ek aitz-zuri gaiñean ezarria, bere begi lausoak zorroztu dautsez gazteai, esanaz:
- Ederto gagoz emen, zume malguak aizetan lez; baiña, eguzkia apalduaz doa-ta, joan bearra daukagu.

Emen inguruan, gauza asko daukaguz oindiño ikustekoak.

Emendik alde orduko, baiña, jo zuk, Txomintxo, zerbait itoka dabiltzan olatu onei, ur-oxin urdin oni, aitz arteko portutxo oni....

Eta Txomintxo, Mundakatik onantza datorren aize-ontzi zumaila ikusiz, onela asi da gitarra joten, Itziartxok eztarriz lagunduta:
Zu, urez zabiltzan mariñel ernea!,
bioztxo batek dau zure gomutea
.

Itxasoa dozu guztiz aldatia:
zu, ene mariñel, ez zaitez kanbia!
.